XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apain-apain egin eta bere etxeko ate aurrera irteten zen goizero.

Norbait ikusi orduko, hauxe esaten zion: - Egunon, laguntxo. Norekin ari zara hizketan? - Kinkilimarro deabruarekin - erantzun behar zitzaion -. Buztan miragarriaren nagusiarekin.

Inoiz inongo deabruk ez du horren buztan politik izan.

- Zer emango didazu, orduan?- galdetzen zuen Kinkilimarrok.

Eta galdera hura entzuteko zoritxarra zuenak, zeraman gauzarik onena oparitu behar izaten zion.

Hori egiten ez zuenari, deabru harroskoak, bi edo hiru metrotako jauzia egin eta adarrak sartzen zizkion atzekaldetik.